....kuxkuxeoak, bitxikeriak, berriak, kontzertuak, abestiak, letrak, bideoak, biografiak......

Blog honetan parte hartzeko ateak zabalik daude, klasean lantzeko jarduerez gain saltseatzeko txokoa izango da Kalian Gora!

Ongi Etorri Musikari!!!

Oihana


miércoles, 15 de febrero de 2012





                                 Aste honetako pertsonaia BOBBY MCFERRIN dugu.

New York-eko musikari hau, oso famatua egin zen 80. hamarkadan eta ordutik aurrera musika "ezberdina" egiteagatik ezagutzen dugu. Batez ere jazz munduan eta orkestretako zuzendari aritzen delako da ezaguna mundu mailan.

"A capella" abesten ditu abesti gehienak eta munduan zehar kontzertuak eta konferentziak ematen ditu ikusle guztiak abesten jarriz. Berak, bere ahotsa instrumentu gisa erabiliz munduko edozein abestiren akonpainamendua imitatzen du ahotsez eta ikus-entzuleak melodia abesten dute.

Hemen uzten dizkizuet bere kontzertu batzuetako bideoak!!  Gozatu!!!







 Bobby McFerriren inguruko informazio gehiagorako:  http://bobbymcferrin.com/  



* A Capella =  instrumenturik gabe abestea, soilik ahotsa

No hay comentarios:

Publicar un comentario