....kuxkuxeoak, bitxikeriak, berriak, kontzertuak, abestiak, letrak, bideoak, biografiak......

Blog honetan parte hartzeko ateak zabalik daude, klasean lantzeko jarduerez gain saltseatzeko txokoa izango da Kalian Gora!

Ongi Etorri Musikari!!!

Oihana


lunes, 12 de marzo de 2012



Askotan gure hizkuntza den Euskarak indar txikia duela uste dugun arren, badira munduan zehar hizkuntza txiki hau bultzatu nahi duten pertsonak ere.... Guzti hoiei eskerrak eman nahi dizkiet bihotz bihotzez, jarri ezazue horrela, ea gure Euskara mundura zabaltzen den! !!!!!!!!!!!!






Iñaki, Euskal Herriko ikasle bat dugu. Beraren ikasketetako praktikaldia Gales-en egitea pentsatu zuen eta aukera hau aprobetxatuz Ken Zazpi euskal taldearen ILARGIA abestia erakustea pentsatu zuen bere ikasleei. Hona hemen emaitza zoragarria!!




Beste adibide garbi bat THE KELLY FAMILY taldea dugu. Hauek euskaldunak ez diren arren, gure hizkuntzaren berri ere badute eta hau bultzatzeko indarrik ez zaie falta. Horretarako beraien kontzertuetan Euskal Herriko folklorearen parte diren abesti herrikoi ugari abesten dituzte, hauxek besteak beste:

The Kelly Family- AGUR JAUNAK 

                                            The Kelly Family- TXORIAK TXORI

                                          The Kelly Family- HAURTXO POLITA


martes, 6 de marzo de 2012



Gaur David Gilmour musikari ingelesak 66 urte betetzen ditu, eta urteak aurrera joan ahala musikarekiko grina itzali ez zaiolako eta urte guzti hauetan eman dizkigun momentu guzti onei eskerrak emateko, aktualizazio honetan Gilmour omenduko dut.

PINK FLOYD talde ingelesarekin hasi zuen musika munduan sartzeko bidea, eta nahiz eta bakarlari gisa proiektu batzuk atera zituen, arrakastarik handiena bere taldearekin lortu du.

Pink Floyd taldearen abestiak "intro" luzedun gisa ezagutzen dira, eta gainera,  Gilmourrek lortutako "punteoak" eta "soloak" ezinhobeak direla esan ohi dira munduan.

Youtuben eskuragarri izan ditzakezue talde honen abesti asko baina gustokoen ditudan batzuk utziko dizkizuet jarraian, ea Pink Floyd taldearenganako grina sortzen zaizuen zuei ere.



                                          D. GILMOUR- Coming Back To Life


                                         PINK FLOYD- Shine On You Crazy Diamond

                                         PINK FLOYD- Wish You Were Here

                                          PINK FLOYD- Another Brick In the Wall



                                          D. GILMOUR & R. WATERS- Confortably Numb


              Urte askotarako Gilmour!!!