....kuxkuxeoak, bitxikeriak, berriak, kontzertuak, abestiak, letrak, bideoak, biografiak......

Blog honetan parte hartzeko ateak zabalik daude, klasean lantzeko jarduerez gain saltseatzeko txokoa izango da Kalian Gora!

Ongi Etorri Musikari!!!

Oihana


martes, 6 de marzo de 2012



Gaur David Gilmour musikari ingelesak 66 urte betetzen ditu, eta urteak aurrera joan ahala musikarekiko grina itzali ez zaiolako eta urte guzti hauetan eman dizkigun momentu guzti onei eskerrak emateko, aktualizazio honetan Gilmour omenduko dut.

PINK FLOYD talde ingelesarekin hasi zuen musika munduan sartzeko bidea, eta nahiz eta bakarlari gisa proiektu batzuk atera zituen, arrakastarik handiena bere taldearekin lortu du.

Pink Floyd taldearen abestiak "intro" luzedun gisa ezagutzen dira, eta gainera,  Gilmourrek lortutako "punteoak" eta "soloak" ezinhobeak direla esan ohi dira munduan.

Youtuben eskuragarri izan ditzakezue talde honen abesti asko baina gustokoen ditudan batzuk utziko dizkizuet jarraian, ea Pink Floyd taldearenganako grina sortzen zaizuen zuei ere.



                                          D. GILMOUR- Coming Back To Life


                                         PINK FLOYD- Shine On You Crazy Diamond

                                         PINK FLOYD- Wish You Were Here

                                          PINK FLOYD- Another Brick In the Wall



                                          D. GILMOUR & R. WATERS- Confortably Numb


              Urte askotarako Gilmour!!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario