....kuxkuxeoak, bitxikeriak, berriak, kontzertuak, abestiak, letrak, bideoak, biografiak......

Blog honetan parte hartzeko ateak zabalik daude, klasean lantzeko jarduerez gain saltseatzeko txokoa izango da Kalian Gora!

Ongi Etorri Musikari!!!

Oihana


miércoles, 29 de febrero de 2012

Musikaren inguruan jakin nahi dituzuen bitxikeria gehinak RollingStone aldizkari amerikarrean aurkitu ditzakezue, bertan mundu mailan dauden musikari eta artista gehienen berriak, kontzertuak, argazkiak, bideoak,blogak ... azaltzen dira. Oso erabilgarria izan daiteke musikarekin erlazionatuta lanen bat burutzeko, izan ere, informazio pila bat datorkigu taldeen eta musikarien inguruan. 1967. urtetik dago martxan eta gaur arteko portadetan pertsonaia oso garrantzitsuak agertu izan ohi dira.






Hauek dira aldizkari honen link-ak:


Eta gaztelerazko edizioaren link-a:



Bestalde, aldizkari honek TOP LIST-ak egiten ditu, hau da, musikaren inguruan historian zehar garrantzitsuenak izan diren artisten, abestien, albumen etabarren listak.

Lista guztiak oso interesgarriak diren arren, ez naiz hemen 100 pertsonen izenak idazten hasiko, bai ordea HISTORIAN GEHIEN BERTSIONATU DIREN 10 TALDEREN ABESTIAK:

1- Yesterday- The Beatles
2- Georgia on my mind-Hoagy Carmichael
3- My way- Claude François & Paul Anka
4- (I can't get no) Satisfaction- The Rolling Stones
5- Blowin' in the wind- Bob Dylan
6- Johnny B. Goode - Chuck Berry
7- What a Wonderful World- Bob Thiele & George D. Weiss
8- Ain`t no sunshine- Bill Withers
9- Me and Bobby McGee- Kris Kristofferson
10- Killing Me softly with his song- Lieberman, Gimble & Fox

Link honetan abesti bakoitzaren informazioa eta bertsioak entzun ditzakezue:
http://www.rollingstone.es/noticias/view/las-10-canciones-mas-versionadas-de-la-historia


Honetaz gain, bertsio gehiago entzun nahi badituzue www.youtube.com  link-ean aurkitu ditzakezue "cover" hitza jarrita.


Ondo izan!




lunes, 27 de febrero de 2012

                                                             Jim Morrison


                                                         (1943 Melbourne- 1971 Paris)

   "La gente tiene más temor a la muerte que al dolor.                                          
                    Es extraño que  ellos teman a la muerte.                                           
                    La vida duele mucho más que la muerte.
                   Cuando la muerte llega, el dolor termina."


                                                 The Doors- Riders on the storm (1971)

martes, 21 de febrero de 2012


Aste honetako protagonistak  BITXIKERIAK izango dira.

Musika alternatiboa dela esan dezakegu, izan ere, betiko instrumentuak erabili ezean, beste edozer baliabiderekin musika sortu eta interpretatu dezakegula argi geratzen da adibide hauekin; bestalde, adin txikiko haur batzuen adibideak ere jarriko ditugu, hauek ere benetan musika sentitzeko gai direla azpimarratuz.

Ea gustatzen zaizkizuen!!!!

3 urteko mutiko bat Beehtoven-en obra bat zuzentzen.


                                         Paganini-ren obra bat aurpegiaz adierazita

                                          Euriaren hotsa gorputza erabiliz


                                        Barazkien Orkestra


                                          Instrumenturik gabe, soilik ahotsa erabiliz!



                                       5 urteko mutiko bat Obladi Oblada abestia jotzen
                                            eta abesten ukelelearen laguntzaz

Aita-alabak Edward Sharpe-ren "Home" abestia interpretatzen.



Horrelako Bitxikeria gehiago ezagutzen badituzu,utzi helbidea horma honetan!!! Eskerrik asko!

miércoles, 15 de febrero de 2012





                                 Aste honetako pertsonaia BOBBY MCFERRIN dugu.

New York-eko musikari hau, oso famatua egin zen 80. hamarkadan eta ordutik aurrera musika "ezberdina" egiteagatik ezagutzen dugu. Batez ere jazz munduan eta orkestretako zuzendari aritzen delako da ezaguna mundu mailan.

"A capella" abesten ditu abesti gehienak eta munduan zehar kontzertuak eta konferentziak ematen ditu ikusle guztiak abesten jarriz. Berak, bere ahotsa instrumentu gisa erabiliz munduko edozein abestiren akonpainamendua imitatzen du ahotsez eta ikus-entzuleak melodia abesten dute.

Hemen uzten dizkizuet bere kontzertu batzuetako bideoak!!  Gozatu!!!







 Bobby McFerriren inguruko informazio gehiagorako:  http://bobbymcferrin.com/  



* A Capella =  instrumenturik gabe abestea, soilik ahotsa