....kuxkuxeoak, bitxikeriak, berriak, kontzertuak, abestiak, letrak, bideoak, biografiak......

Blog honetan parte hartzeko ateak zabalik daude, klasean lantzeko jarduerez gain saltseatzeko txokoa izango da Kalian Gora!

Ongi Etorri Musikari!!!

Oihana


miércoles, 29 de febrero de 2012

Musikaren inguruan jakin nahi dituzuen bitxikeria gehinak RollingStone aldizkari amerikarrean aurkitu ditzakezue, bertan mundu mailan dauden musikari eta artista gehienen berriak, kontzertuak, argazkiak, bideoak,blogak ... azaltzen dira. Oso erabilgarria izan daiteke musikarekin erlazionatuta lanen bat burutzeko, izan ere, informazio pila bat datorkigu taldeen eta musikarien inguruan. 1967. urtetik dago martxan eta gaur arteko portadetan pertsonaia oso garrantzitsuak agertu izan ohi dira.






Hauek dira aldizkari honen link-ak:


Eta gaztelerazko edizioaren link-a:



Bestalde, aldizkari honek TOP LIST-ak egiten ditu, hau da, musikaren inguruan historian zehar garrantzitsuenak izan diren artisten, abestien, albumen etabarren listak.

Lista guztiak oso interesgarriak diren arren, ez naiz hemen 100 pertsonen izenak idazten hasiko, bai ordea HISTORIAN GEHIEN BERTSIONATU DIREN 10 TALDEREN ABESTIAK:

1- Yesterday- The Beatles
2- Georgia on my mind-Hoagy Carmichael
3- My way- Claude François & Paul Anka
4- (I can't get no) Satisfaction- The Rolling Stones
5- Blowin' in the wind- Bob Dylan
6- Johnny B. Goode - Chuck Berry
7- What a Wonderful World- Bob Thiele & George D. Weiss
8- Ain`t no sunshine- Bill Withers
9- Me and Bobby McGee- Kris Kristofferson
10- Killing Me softly with his song- Lieberman, Gimble & Fox

Link honetan abesti bakoitzaren informazioa eta bertsioak entzun ditzakezue:
http://www.rollingstone.es/noticias/view/las-10-canciones-mas-versionadas-de-la-historia


Honetaz gain, bertsio gehiago entzun nahi badituzue www.youtube.com  link-ean aurkitu ditzakezue "cover" hitza jarrita.


Ondo izan!




No hay comentarios:

Publicar un comentario