Páginas
....kuxkuxeoak, bitxikeriak, berriak, kontzertuak, abestiak, letrak, bideoak, biografiak......
Blog honetan parte hartzeko ateak zabalik daude, klasean lantzeko jarduerez gain saltseatzeko txokoa izango da Kalian Gora!
Ongi Etorri Musikari!!!
Oihana
Blog honetan parte hartzeko ateak zabalik daude, klasean lantzeko jarduerez gain saltseatzeko txokoa izango da Kalian Gora!
Ongi Etorri Musikari!!!
Oihana
miércoles, 21 de marzo de 2012
lunes, 12 de marzo de 2012
Askotan gure hizkuntza den Euskarak indar txikia duela uste dugun arren, badira munduan zehar hizkuntza txiki hau bultzatu nahi duten pertsonak ere.... Guzti hoiei eskerrak eman nahi dizkiet bihotz bihotzez, jarri ezazue horrela, ea gure Euskara mundura zabaltzen den! !!!!!!!!!!!!
Iñaki, Euskal Herriko ikasle bat dugu. Beraren ikasketetako praktikaldia Gales-en egitea pentsatu zuen eta aukera hau aprobetxatuz Ken Zazpi euskal taldearen ILARGIA abestia erakustea pentsatu zuen bere ikasleei. Hona hemen emaitza zoragarria!!
Beste adibide garbi bat THE KELLY FAMILY taldea dugu. Hauek euskaldunak ez diren arren, gure hizkuntzaren berri ere badute eta hau bultzatzeko indarrik ez zaie falta. Horretarako beraien kontzertuetan Euskal Herriko folklorearen parte diren abesti herrikoi ugari abesten dituzte, hauxek besteak beste:
The Kelly Family- AGUR JAUNAK
martes, 6 de marzo de 2012
Gaur David Gilmour musikari ingelesak 66 urte betetzen ditu, eta urteak aurrera joan ahala musikarekiko grina itzali ez zaiolako eta urte guzti hauetan eman dizkigun momentu guzti onei eskerrak emateko, aktualizazio honetan Gilmour omenduko dut.
PINK FLOYD talde ingelesarekin hasi zuen musika munduan sartzeko bidea, eta nahiz eta bakarlari gisa proiektu batzuk atera zituen, arrakastarik handiena bere taldearekin lortu du.
Pink Floyd taldearen abestiak "intro" luzedun gisa ezagutzen dira, eta gainera, Gilmourrek lortutako "punteoak" eta "soloak" ezinhobeak direla esan ohi dira munduan.
Youtuben eskuragarri izan ditzakezue talde honen abesti asko baina gustokoen ditudan batzuk utziko dizkizuet jarraian, ea Pink Floyd taldearenganako grina sortzen zaizuen zuei ere.
Urte askotarako Gilmour!!!
miércoles, 29 de febrero de 2012
Musikaren inguruan jakin nahi dituzuen bitxikeria gehinak RollingStone aldizkari amerikarrean aurkitu ditzakezue, bertan mundu mailan dauden musikari eta artista gehienen berriak, kontzertuak, argazkiak, bideoak,blogak ... azaltzen dira. Oso erabilgarria izan daiteke musikarekin erlazionatuta lanen bat burutzeko, izan ere, informazio pila bat datorkigu taldeen eta musikarien inguruan. 1967. urtetik dago martxan eta gaur arteko portadetan pertsonaia oso garrantzitsuak agertu izan ohi dira.
Bestalde, aldizkari honek TOP LIST-ak egiten ditu, hau da, musikaren inguruan historian zehar garrantzitsuenak izan diren artisten, abestien, albumen etabarren listak.
Lista guztiak oso interesgarriak diren arren, ez naiz hemen 100 pertsonen izenak idazten hasiko, bai ordea HISTORIAN GEHIEN BERTSIONATU DIREN 10 TALDEREN ABESTIAK:
1- Yesterday- The Beatles
2- Georgia on my mind-Hoagy Carmichael
3- My way- Claude François & Paul Anka
4- (I can't get no) Satisfaction- The Rolling Stones
5- Blowin' in the wind- Bob Dylan
6- Johnny B. Goode - Chuck Berry
7- What a Wonderful World- Bob Thiele & George D. Weiss
8- Ain`t no sunshine- Bill Withers
9- Me and Bobby McGee- Kris Kristofferson
10- Killing Me softly with his song- Lieberman, Gimble & Fox
Link honetan abesti bakoitzaren informazioa eta bertsioak entzun ditzakezue:
http://www.rollingstone.es/noticias/view/las-10-canciones-mas-versionadas-de-la-historia
Honetaz gain, bertsio gehiago entzun nahi badituzue www.youtube.com link-ean aurkitu ditzakezue "cover" hitza jarrita.
Ondo izan!
Hauek dira aldizkari honen link-ak:
Eta gaztelerazko edizioaren link-a:
Bestalde, aldizkari honek TOP LIST-ak egiten ditu, hau da, musikaren inguruan historian zehar garrantzitsuenak izan diren artisten, abestien, albumen etabarren listak.
Lista guztiak oso interesgarriak diren arren, ez naiz hemen 100 pertsonen izenak idazten hasiko, bai ordea HISTORIAN GEHIEN BERTSIONATU DIREN 10 TALDEREN ABESTIAK:
1- Yesterday- The Beatles
2- Georgia on my mind-Hoagy Carmichael
3- My way- Claude François & Paul Anka
4- (I can't get no) Satisfaction- The Rolling Stones
5- Blowin' in the wind- Bob Dylan
6- Johnny B. Goode - Chuck Berry
7- What a Wonderful World- Bob Thiele & George D. Weiss
8- Ain`t no sunshine- Bill Withers
9- Me and Bobby McGee- Kris Kristofferson
10- Killing Me softly with his song- Lieberman, Gimble & Fox
Link honetan abesti bakoitzaren informazioa eta bertsioak entzun ditzakezue:
http://www.rollingstone.es/noticias/view/las-10-canciones-mas-versionadas-de-la-historia
Honetaz gain, bertsio gehiago entzun nahi badituzue www.youtube.com link-ean aurkitu ditzakezue "cover" hitza jarrita.
Ondo izan!
lunes, 27 de febrero de 2012
martes, 21 de febrero de 2012
Aste honetako protagonistak BITXIKERIAK izango dira.
Musika alternatiboa dela esan dezakegu, izan ere, betiko instrumentuak erabili ezean, beste edozer baliabiderekin musika sortu eta interpretatu dezakegula argi geratzen da adibide hauekin; bestalde, adin txikiko haur batzuen adibideak ere jarriko ditugu, hauek ere benetan musika sentitzeko gai direla azpimarratuz.
Ea gustatzen zaizkizuen!!!!
3 urteko mutiko bat Beehtoven-en obra bat zuzentzen.
Paganini-ren obra bat aurpegiaz adierazita
Euriaren hotsa gorputza erabiliz
Barazkien Orkestra
Instrumenturik gabe, soilik ahotsa erabiliz!
5 urteko mutiko bat Obladi Oblada abestia jotzen
eta abesten ukelelearen laguntzaz
Aita-alabak Edward Sharpe-ren "Home" abestia interpretatzen.
Horrelako Bitxikeria gehiago ezagutzen badituzu,utzi helbidea horma honetan!!! Eskerrik asko!
miércoles, 15 de febrero de 2012
Aste honetako pertsonaia BOBBY MCFERRIN dugu.
New York-eko musikari hau, oso famatua egin zen 80. hamarkadan eta ordutik aurrera musika "ezberdina" egiteagatik ezagutzen dugu. Batez ere jazz munduan eta orkestretako zuzendari aritzen delako da ezaguna mundu mailan.
"A capella" abesten ditu abesti gehienak eta munduan zehar kontzertuak eta konferentziak ematen ditu ikusle guztiak abesten jarriz. Berak, bere ahotsa instrumentu gisa erabiliz munduko edozein abestiren akonpainamendua imitatzen du ahotsez eta ikus-entzuleak melodia abesten dute.
Hemen uzten dizkizuet bere kontzertu batzuetako bideoak!! Gozatu!!!
Bobby McFerriren inguruko informazio gehiagorako: http://bobbymcferrin.com/
* A Capella = instrumenturik gabe abestea, soilik ahotsa
Suscribirse a:
Entradas (Atom)













